Gastronomia eta Komunikazioa

Ahoa beteta

1946ko abuztuaren 30ean, James Beard chefak lehen aldiz aurkeztu zuen Ipar Amerikako ikusleen aurrean I Love to Eat programa. Hamabost minutu irauten zuen, eta, bertan, Beardek zuzen-zuzenean prestatzen zituen bere errezeta gogokoenetako batzuk. Historian sukaldaritzari soilik eskainitako lehen telebista-espazio independentetzat jotzen da, eta ikusle ugari izan ez zuela pentsa daiteke. 2018an, 70 urte eskas beranduago, sukaldaritzaren ogibidearekin modu batean edo bestean loturiko 22 milioi kanal inguru daude youtuben.