Esperientzia Gastronomikoa

Janaria beste errealitateetara ihes egiteko

Jateko, gozatzeko eta partekatzeko joaten gara oraindik ere jatetxeetara, baina, horrez gain, hunkitzeko, harritzeko, deskubritzeko, dibertitzeko eta eremu ezezagunak ezagutzeko ere joaten gara, formatuen ugalketa eta dinamizazioa ezaugarri dituen testuinguru batean. Janari lasterraren eta super gourmet janariaren artean, ñabardurak ugaritzen dira, luxua ulertzeko moduak, baita proposamen sortzaileez gozatzeko moduak ere, mahai-oihalik eta gorbatarik gabeko mahaietan, otordu «lasai» batek ez baitio hain profesional izateari utzi behar, guztiz kontrakoa baizik.