Kate-balioa

Ekintzailetza, sormena eta berrikuntza

Gastronomiaz espero dena, akaso, gosea asetzea da -ahal izanez gero, gozamena eraginez-, sukaldaritzako kontuekin lotzen baita hertsiki, mahai baten mugen artean gertatzen denarekin. Baina gastronomiaren mugak zabaldu egiten dira gure gizarte konplexu honetan, bereziki sormenaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren eragin bateratuak bultzatzen duenean. Bertutezko triangelu horrek ekosistemari ematen dion mugimenduak buru-azkartasunak eta kontraesanak kudeatzera behartzen gaitu, edozein ideiak, bikainenak ere, eduki ditzakeen ondorio sozialei begira.