Aktibismo Gastronomikoa

Partikulak mugimenduan

Aukeratzen duen bakoitzean, zer mundutan bizi nahi duen ere hautatzen du kontsumitzaileak. Eta modu zentzudunean erosten eta jaten duenean, fenomeno biderkatzaile batera batzen da, joera soil bat izatetik urrun, mugimendu bat eratzen duena. Gastronomiaren mugimendu sozial deiturikoan, gastronomiak gizartea eraldatzeko duen gaitasuna ulertzen jokatzen duten guztiek parte hartzen dute, eta arlo anitzetan eragin positiboa duten ekimenetara batzen dira, besteak beste, zientziara, osasunera, teknologiara, hezkuntzara, politika publikoetara, ingurumenera, gizarte- edo ekonomia-garapenera edo ekintza humanitariora. Izan ere, gure gizarteko alderdi gutxi dira eguneroko ogia bezain zeharkakoak.