#CocinaHastaEnLaSopa
Sukaldaritza nonahi dago, zergatik?
Ez dagoelako janariari ihes egiten dion errealitaterik. Ahoratzen dugun horren atzean gauza ugari daudelako, mantenugaiez gain: ekonomia dago, baita politika, komunikazioa, zientzia, entretenimendua, teknologia eta ingurumena ere. Gizartea dago, baita nortasuna ere.
Hori ospatzeko, Basque Culinary Center-ek «50 Begirada» erakusketa ausarta aurkeztu nahi du, gastronomia maite dutenei, haren inguruko jakin-mina dutenei eta aurka egiten diotenei ere horren erakargarria den eta zabaltzen ari den fenomeno baten ugalketarekin lotutako 50 alderdi irudikatzen dituzten 50 display erakusteko.
Descargar catálogo50 gertakari, prozesu eta/edo kontzepturen bidezko kontakizun berri eta estimulatzailea da. Basque Culinary Center-en eraikin osoan egongo da ikusgai, eta gastronomia garaikidearen benetako neurria ulertzen lagunduko digu, moda baino, mugimendu bat baita egungo gastronomia.
Erreserba eginKazetari venezuelarra; proiektuen kudeaketa sortzailean, ikerkuntzan, kontzeptualizazioan eta eduki gastronomikoak editatzen lan egiten du, eta bera da hariak mugitzen dituena. Duela 12 urte politika sardexka-gaiengatik aldatu zuenetik, gastronomian eta joeretan espezializatutako argitalpenetan ari da, baita gastronomiarekin loturiko proiektuak sustatzen ere. Gaur egun, Basque Culinary Center-ekin eta Mugaritz jatetxearekin egiten du lan.
Artista, diseinatzailea, editorea eta, batez ere, sortzailea: Bregañaren lana gastronomiari oso lotua egon da. New Yorkeko Art Directors Club erakundearen Sphere saria eskuratu zuen Mugaritz jatetxean egindako lanari esker, eta bere lanek prestigio handia lortu dute nazioartean. Mundu osoko jatetxe eta hotel onenetan ikus daitezke, eta Paris, Washington, New York, Tokio, Milan, Madril, Miami, Berlin eta beste hiri batzuetan erakutsi dira. Bere azken lanen artean, Time Machine Soup erakusketa nabarmentzen da. Donostiak 2016an lortutako kultur hiriburutza dela eta diseinatu zuen, eta arrakasta handia izan zuen, bai kritikaren bai publikoaren aldetik.
Soziologian doktorea eta irakasgai horren irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Politikari buruzko tesia idatzi ondoren, erreta atera zen gehiegikeriaz beteta baitago. Gastronomiaren alderdi sozialen inguruan ikertzeak antipodetara eramango zuela pentsatuz, sukaldaritza baino ezer politikoagorik ez dagoela deskubritu zuen. Ordutik, ahal duen lapiko guztietan muturra sartzen saiatzen da, eta askotariko ekitaldiak antolatzen laguntzen du, betiere, agitprop estrategiaren ikuspegitik. Txiki-txikitatik izan nahi zuen komisario. Ez, ez komisario mota hori... arte-komisario. Eta azkenean lortu du.
Artista, musikaria eta hainbat arlotako ilustratzailea: publizitatea, haurrentzako liburuak, iritzi-artikuluak, disko-azalak, zinema-kartelak, formatu anitzeko objektuak eta animazio psikodelikoak. Sukaldaria da bokazioz, eta prestatzen duen zezen-buztanak nazioarteko gatazkak geldiarazteko gaitasuna du. El País, Errea Comunicación eta mundu osoko beste bezero batzuentzat lan egiten du. Oraindik sekretuak gordetzen dituzten Tokioko bi edo hiru jatetxe ezagutzen ditu. Nadal bezalakoa da Pedro Perles, denetara iristen da.